Performance

Monthly Listeners

Current

Followers

Current

Streams

Current

Tracks

Current

Popularity

Current

Top Releases

View All

Kantu bat gara

316.6K streams

316,555

Kantu berri bat gara

209.5K streams

209,492

Zaharra zara Bilbo

25.9K streams

25,904

Kantu hau kantatu

16.1K streams

16,088

Nirekin

Ele, Lauaxeta - Lorca

Biography

2021. urte bukaeran Jon Maiak ezusteko ederra eman zigun Kantu bat gara disko/liburuarekin eta haren arrakastaren bulkadarekin bi urte igaro eta gero lan berri batekin dator: Kantu berri bat gara. Kantu berri bat garak ere goi mailako kolaboratzaileak ditu: Itziar Ituño, Olaia Inziarte, Luis Pastor kantautore madrildarra, Mikel Kazalis, Maddalen Arzallus, Ibrahima Balde (Miñan), Ulu media, Elizondoko Abesbatza Ttikia eta, hemen dator ustekabeko handia, bere milaka jarraitzailerentzat eta euskararentzat ere opari bat izango dena: Silvio Rodriguez. Silvio Rodriguez kantautore kubatarrak Jon Maiaren gonbidapena onartu eta euskaraz kantatu du Nostalgia izeneko kantuan, Gorka Hermosaren doinuekin egina. Silvio Rodriguezena mundu mailako ahotsetako bat da eta Euskal Herrian hainbat aldiz izan da emanaldi handi eta hunkigarriak eginez. Te doy una canción, Ojalá, Oleo de mujer con sombrero, El necio eta beste hainbat eta hainbat kantu historiko egin dituen abeslari handia oraingoan euskaraz kantatzen entzungo dugu Jon Maiarekin batera Kantu berri bat gara lanean. Diskoaren aurkezpen prentsaurrekoa azaroaren 8an izango da Bilboko Kafe Antzokian.