Performance

Monthly Listeners

Current

Followers

Current

Streams

Current

Tracks

Current

Global Rank

Current

Top Releases

View All

Salento

On

Pause

Biography

EUS: Intimista, pausatua eta barea, sakona eta era berean lebitatzailea, emozioen ertzak kilimatu eta leuntzen dituen lan biribila da Pause. Atmosferak sortzen dituzten diskoez ari garenean (soinu bandekin gertatu ohi da sarri), amaitu gabe dagoen alboko melodiaren susmoa piztu ohi zaigu usu: aditz laguntzailea besterik ez ote da musika? Kasu bakan batzuetan, aldiz, delako atmosfera hori urrundu egiten da atrezzo soiletik eta gure arretaren erdigunean ipintzen da: lanbroz ehundutako animo egoera horiek inguratu eta gatibatu egiten gaituzte oharkabean, eta jada ez dugu giro horretatik irten nahi. Horixe da Xabier Zeberioren lan honen kasua; goiz-albako esnatze baten lurruna, penarik gabeko malenkonia, aireportu mortuko denbora esekia. Datorren egunari aurre egin edo joandakoari buruz hausnartzeko tenorea dakarten doinuak. Trikimailurik gabeko zirrara. ENGL: Intimidating, resting, calm, deep, and equally levitating. Pause is a round work that tickles and softens the edges of emotions. When we speak of the records which produce atmospheres, we are often struck by the suspicion of an unfinished lateral melody: is music merely an auxiliary verb? In some rare cases, however, this atmosphere moves away from the mere atrezzo and places itself at the centre of our attention: these states of mind woven with mist surround us and captivate us insensibly, and we no longer want to get out of it. HARKAITZ CANO