Performance

Monthly Listeners

Current

Followers

Current

Streams

Current

Tracks

Current

Popularity

Current

Top Releases

View All

Bidaia

231.1K streams

231,106

Stai Zitto

221.9K streams

221,888

Errua

5.6K streams

5,646

Ikusi Makusi

3.8K streams

3,842

Biography

"Stai Zitto" - 2013•2023 "Stai Zitto" taldea Ermuan (Bizkaia) jaio zen, 2013. urtean. Taldea proiektu eta musika-talde ezberdinen hausterretatik jaio zen, eta 10 urteko ibilbidea izan du Euskal Herri osoko eszenatokietan. 2015eko "XXIV. Gaztea Maketa Lehiaketa"-ko entzuleen saria, bi estudio album, beste hainbat single, zazpi bira, musika-talde nabarmenekin eszenatokiak partekatu (La Pegatina, Talco, Su Ta Gar, Ken Zazpi, Angelus Apatrida...) eta kolaborazio ezberdinak (Su Ta Gar, Hesian, Keniama...) bizi ondoren, taldeak proiektuaren amaiera iragarri du 2023. urte honetan. 2014. urtean, lehenengo diskoa kaleratu zuten: "Stai Zitto" album homonimoa. "Higain" estudioetan (Usurbil) grabatua izan zen, Haritz Harreguy-ren produkzio eta gidaritzapean. 2016. urtean, bigarren diskoa heldu zen: "Bidaia". Mungiako “Muxik-On” estudioetan (“La Casa de Iñaki” estudio mitikoa) grabatu zuten, Jorge Etxebarrieta “Txortx”-en produkzio eta gidaritzapean, kasu honetan. Aurten, hamarkada baten ondoren, amaiera emango diote proiektuari. 2023ko ekainaren 3an eskainiko dute azkenengo agur kontzertua, Ermuko Herriko Plazan. Kontzertuan haien ibilbidea ospatuko dute eta entzuleei eskerrak eman nahian, jai erraldoi bat prestatu dute. Eskerrik asko gure bidearen parte izan zareten guztioi. Han espero zaituztegu! SZ.